viernes, 9 de agosto de 2013

2013 GERRATE

EL DIARIO VASCO 9-8-2013

         Joan diren azken hogeita hamar urtetan gerrate asko izan dira. Ez dut esango konta ezin ahala izan direnik, baina bai artxiboetara jo gabe gogoratu ezin ahalakoak. Kontinente guztiak, kultura guztiak, hizkuntza guztiak eta ia ideia guztiak zikindu eta odoldu ditu gerrak. Lurrekin batera guk guztiok ere hartu dugu zikindu ederra. Denboran bezain hurbil geografian ere izan ditugu, etxeko ate ondoan. Zenbat aldiz jo du gerrateak gure atea? Zenbat aldiz eta nola erantzun diogu? Zenbat aldiz ukatu dugu gerratea gerra dela?

         Erresuma Batuko Artxibategiek asko ez dela argitara eman dituzte zenbait agiri, urteak igaro ondoren arauz argira ematen diren horietakoak. Haietako bat bitxia bezain harrigarria egin zaigu. Isabel Erreginak III Mundu Gerrateak leher egin balu bezala bere herritarrei esan behar zien diskurtsoaren saioa da, 1983ko martxoaren 4ean irakurri behar zuena.


         Mila dira sortzen zaizkigun burutazioak, baina gerrate batean azkena uste genuena hasierako diskurtsoak ere, bada ez bada ere, garaiz eta aurrerapen handiz prestatuak egoten zirela. Diskurtsoak esaten du elkar laguntzeko, elkar kontsolatzeko, beren herrialdea eta hangotarren alde errezo egiteko baimena eskatzen du, deabru berri horri guztien artean aurre egiten dioten bitartean. Harrigarria da gerratearen zergatia “orain, berriro, gerratea den eromen hori munduan zehar zabaltzen ari zaigu” esanaz esatea. Gerrateak beren kabuz piztuko balira bezala, eromena leungarri bat balitz bezala, geroztikan hona hainbeste jende hil gabe hobeto ez bagina bezala. Churchillenak sutsuagoak omen ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario