viernes, 13 de octubre de 2017

SEINALEAK

13-10-2017 EL DIARIO VASCO

         Jende guztiak denbora luzez, gau eta egun, goiz eta arratsalde, gai berdina ateratzen badu hizketara, bizitzaz jabetu ohi den aspergarrikeriaz gain, nolabaiteko kezka dagoen seinale. Pozerako edo goibeltasunerako kezka, baina kezka. Egoera horietan zenbait jende itxaropenez gainezka bizi ohi da eta beste zenbait, aldiz, etsipenez gainezka. Guztiek batera, eta harmonia onean, egin behar dutela erabakitzen ez badute, alperrik izango dira esperantzak eta etsipenak. Baina bada beste kontu bat kezka hitza baino beste zerbait zehatzagoa merezi duena eta ateratzen ez zaidana: jende guztiak denbora guztian gai berdina ateratzea hizketara eta iritzi ezberdinik ez egotea, iritzia guzti guztiena berdina izatea. Ez daukat hitzik azken honi izena jartzeko baina, bururatu, beldurra bururatzen zait. Egoera horrek ematen duen beldurra eta egoera hori eragin duen beldurra, biak beldur. Libertaderik eza azken finean.
         Ari gara ba egunotan  matraka ederrarekin, Catalunya beste gairik gabe. Larria da gaia eta anormala litzateke harekiko kezkarik ez izatea geure artean. Baina kezka oso hedatua, edo hedatuegia, denean arazoaren interpretazio okerrak ugaritu ohi dira, auzia show eta ezinegonak espektakulu bihurtuz. Denetarik egongo da gure artean, alde, kontra eta ahal den erakoa. Baina nerekiko nago gehiengoak ez diola enbidiarik hango zaparrada gorabeheratsuari eta aho txikiz eskertzen diola Urkullu lehendakariari zuhurtzia politikoa.

         Dena den ohar txiki bat egingo nuke. Gure arteko erdaldunen artean denetarik somatzen da, kontrakoak bezala aldekoak, baina euskaldunen artekoak, monolitikoagoa dirudi, iritzi bakarrekoagoa, komunikabideak eta sare sozialak besterik hartzen ez badugu kontutan. Zergatik ote?

No hay comentarios:

Publicar un comentario