sábado, 4 de agosto de 2012

HARI BERETIK

EL DIARIO VASCO 3-8-2012
            Pertsona pertsona denetik gizadiaren aurrerapen guztietan bakarra aukeratzekotan izen bat hartuko nuke, elkarrekiko errespetua. Asmakizun eta ia ezinezkoen erremedio guztiak baino  aurrerapenago da. Gure artera etorriz, eta beti bezala besteak ez bezalakoak ez garela esateko unea aprobetxatuz, berdin. Egin dugun aurrerapenik handiena elkarrekiko errespetuan eta tolerantzian egin dugu. Azken urteak gogoan hartuz gezurra lirudike gure artean elkarrekiko errespetua ere egon dela esatea, baina bai, esan egin behar da, egon da. Egon delako jabetu gara indarkeriaren nagusitasunaren eta beste gehiegikerien desneurriaz. Oinarrizkoenetik hasi eta ñabardurarik txiki eta ezkutukoenera arteko bide bihurri eta luzea egiten du, zaila ia beti.
            Joan den astekoan gazteleraz esaten nuena, aurrez esanda utzi genuen arren, gertatu egin da. Oraindik badago burla eta iseka iruditzen ez zaionik zibiltasunak eliza ateraino, inora ezeko bidean, egiten duen ibilbide iraingarri hori. Gaizki ulertuen gainetik jabetu beharko genuke errespetutik egindako kritika bakarrik dela kritika eta kritikarik gabeko errespetua ez dela errespetua, onenean ere faltsukeria galanta. Nago, ikusiak ikusita, ez kritika eta ez errespetutik ez gabiltzala sobrante. Lehengoan esanez gain, eta hari beretik tiraka, eskertuko nioke irakurleari esango balit non kokatuko lukeen gure komunikabide publikoen jokamoldea, egun handi horietan gotzainen mezuei ematen dien tratamenduaren luze eta zabala. Europar izatea txanpon kontu hutsa izan ez dadin. Eta beste tradizioez…

No hay comentarios:

Publicar un comentario