viernes, 26 de octubre de 2012

DIOSTEGI

EL DIARIO VASCO 26-10-2012


         Okerrera eta txarrera emanez gero ez dago naturan gizakia baino gaiztoagorik. Egoskorrean aritzen gara marka hautsi eta marka hautsi noiz txarrago, noiz gaiztoago, erremediorik gabeko gaizto berezkoak garela uste izateraino. Baina gauzak gertatu eta konturatu egiten gara, aukera eman orduko, eta edozein zirrikitutatik erakusten dugu pertsona garela. Aipatuko ez ditudan aste honetako bi gertakizun dauzkat gogoan, eta hemen hauetan ere zibilizatu izaten badakigula etorri zait burura, eta horrekin batera Txirritak Diostegiri bota omen zizkion bertsoak.
         Bergarako besarkadaren ondoren karlisten armagabetzean Diostegik fusila nahiago izan zuen haren truke ematen zioten duro zilarra baino  eta fusil eta guzti ekin zion etxerako bideari. Artzain bati eskatu zion etxerako bidean laguntzeko. Honek ezetz esan zion eta fusilarekin apuntatuz derrigortu zuen bidea erakustera. Lepatxikira iritxi eta Fagollagarako bidea ikusi zuenean artzaina hil egin zuen. Ez zuen inoiz heriotza horren zigorrik jaso zahartzaroan Txirritaren bertso hauek entzun ez zituen arte:
Laurogei urte pasatu ditu dirudiela etsaia,/ orain bi hankak arrastaka eta burua soiltzen hasia / gizagaixoak badu beregan makina bat desgrazia,/ ez dago garai batean bezain harroa eta lasaia,/ beste munduan ikusiko du hemen hil zuen artzaia.
Kulparik gabe bota zenion fusileko kargazoia,/ gizon gaixoak haserretzea, ez al zuen arrazoia?/ deabru zaharrak aditzen dute zure arimaren usaia,/ heriotzaren etor beldurrak estutzen du lasaia,/ zu baino gizon formalago zen zuk hil zenuen artzaia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario