viernes, 26 de julio de 2013

REALA BAI

EL DIARIO VASCO 26-7-2013

                Pertsona baten zintzotasunaz hitz egiterakoan lehenbizikoetakoa izaten da, herriaren alde, ikastolaren alde edo euskararen alde asko egin duela esatea. Horren ondoren, tatxarik gabeko pertsona irudikatu behar dugu aipatua, bestela malo, malo gu, alegia. Herriaren, ikastolaren edo euskararen alde zer konkretu egin duen galdetzea ebidentziaz zalantza izatea da, galdetu behar ez dena. Eta gauza horien alde egitea, ez hain alde eginak estaltzeko bada, zer? Ez da inoiz horrela izaten? Gaur, goraipuak egiterakoan inor euskaltzalea denik esan beharrik ez dago inor hori zintzotasun parametrotan, abertzaletasunarenetan edo, okerrenean, kristautasunarenetan kabitzen bada. Hala dela uste izan behar da. Horietatik kanpo gaudenok demostratu behar izaten dugu, gau eta egun, a! zer nekea, euskaltzaleak garela, eta zintzotasun eza legitimitate apur batez hornitzen dugu horrela.

         Gure amets eta penetako Realari ere zintzotasun parametroak bete egiten dituela irizten diogu eta ez dio inork ezer galdetzen. Euskararen izenean, denonetik jaso eta neurri gehiegirik hartu gabeko dirurik izan du. Eta hala ere, urtero jokatzen du Kilometroaken aldeko partidua. Agian badaki irakaskuntza eredu jakin baten aldeko ekintza dela nagusiki euskararen aldeko omen den ekimen hori. Libre da. Agian badaki krisi garai honetan diru publikoak gutxitzen ari zaizkigula bizitzako alor guztietan. Agian badaki irakaskuntza sistema publikoa dela ume gehien euskalduntzen duena. Agian ez zaio axola. Agian uste du sistema publikoa euskararen kontrakoa dela. Beste partida bat jokatzea… ondo?


1 comentario:

  1. Erabat ados idatzi duzunarekin. Ondo dakizunez horrelako ekintzetan jende mordo batek parte hartu du beti, eta nirekin egongo zara horietariko askori euskara bost axola zaiola, baina euskaldun edo abertzale "pasaportea" lortzeko modurik zuzena eta egokiena izan ohi da.

    Dena den, ene zainetatik odol urdina, txuri urdina (noblezia, ene etxeko erregea bainaiz) ibiltzen dela onartu behar dut, eta oraindik ere horrelako bekatuak barkatzeko dizkiet.

    ResponderEliminar