viernes, 28 de septiembre de 2018

EUSKARALDITAN

28-9-2018 EL DIARIO VASCO


Euskaraldi bete betean gaude, omen gaude. Bi aukera dauzkat parte hartu nahi izatekotan: belarriprest, bai hitz itsusia, ala ahobizi izan. Aukera gehiago izan nitzakeen, kontuari, bi jarrera horiei idatziarekin eta irakurriarekin lotutako zerbait erantsi izan baliote, adibidez lumaoro, lumatar, lumalari eta begiprest, barkatu ironia, edo begialai, begihandi, begilari... Baina dagoena dago, eta ez dakit besterik nahi den. Nire modukoei badirudi, aho eta belarri sasoi honetan, ahobizi izatea legokigukeela. Alegia edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin, erre ke erre, euskaraz jardungo duena, ezagutzen ez ditudanekin lehen hitza euskaraz egingo dudana, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.
Baina neuri belarriprest direnena gehiago gustatu eta egokitzen zait. Alegia, euskaraz ongi egiten duena, ustez, baina erdaraz hitz egiten duen zenbaitekin (nahiz eta ulertu) hamaika egunez euskaraz soilik hitz egiteko ariketa egin nahi ez duenarena; edo, adibidez, orain arte erdaraz izan ditudan harremanak euskaraz izateko pausoaren derrigorrak urduri jartzen nauenarena.
Kanpainen balioekiko etsiak aspaldi harrapatu ninduen, inolako ebaluazio egiazkorik ezaz konbentzitua nago; eta zientifikoa hitzaren muturra azaldu orduko Rey Juan Carlos eta beste unibertsitate batzuetako tesi eta masterrak etortzen zaizkit burura.
Goizeko nire lehen kafe lagunekin euskara/erdara saltoka arituko gara eta badakit hauek euskara nik beste baloratzen dutela. Bien bitartean espero dut hizkuntzaren nazionalistak beraien idatzi eta jardunekin la nueva encrucijada del euskera, que aumenta hablantes pero no su uso; una peligrosa tendencia que hay que corregir koherenteago arituko direla aurrerantzean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario