viernes, 3 de mayo de 2013

HAINBAT MAIATZ

EL DIARIO VASCO 3-5-2013
 
Ez zaigu erraza gazteoi maite zaituztegula esatea iraganaz hitz egin gabe. Zaila da gazteok maite zaituztegula ulertzea geurea kontatzea besterik ez dugula egiten sentiarazten dizuegunean. Hala zen eta da. Hala izango ote? Burla egiten genien gure gurasoen kezkei, haien beldurrei. Ezinean haziak ziren, bizitzaren kontra bizirik ateratakoak, beldurra beste itsasorik ez zuten izan igerirako. Gogoan dut ez zegoenerako aritzen zirela, falta izango zenerako gordetzen zutela, gu beste asmorik ez zutela. Beldurra baino gehiago eskertzen diet hori. Gosea ezagutu ez duen gerrate ondorengo lehen belaunaldia da gurea, okindegietan ogi zuria hasi eta gero jaiotakoak, neguari, zenbat negu, zenbat beldur!, beldurra galtzen hasi zen lehendabizikoetakoa. Ondo begiratuta, esne mamitan hasiak gara. Osasuna, eskola, ogia eta beharrenekoak eduki egin genituen, eskubide izan aurretik, dirua kostatzen zirenean, bestelako gutxi.

Hil ala biziko gabeziarik gabe haziak eskubideen konkistak poztu egin izan gaitu baina harritu, harritu esaten dena, ez. Jan edanak, kultura, osasuna, lana, askatasuna, eskubideak berezkoak, geurezkoak, ditugula uste izatera iritsi garenean heldu da daukaguna. Antzinako guraso sentitzen naiz, kontatzeko iragan, berandu baino lehen hemendik betirako ihesi doana, ez Euskal Herritik mundutik baizik, ez zaitez izan motza,. Maiatzaren 1ean kalera atera nintzen, sindikatuen noraezeko prozesio horretan, behar bezala, kastillano artean, ezin dugula esatera, harro, txikia, zenbat maite zaitudan eta zer opa dizudan, txikia, adieraztera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario