viernes, 26 de febrero de 2016

LAGUNTZAK

EL DIARIO VASCO 26-3-2016

         DVk  zioen Foru Aldundiak 1,88 milioi bideratuko dituela euskararen erabilera lagundu eta bultzatzera. Bitxia da, harrigarria, hedabide bakoitzak eman dion oihartzuna. Arriskatuko nintzateke, nire ustez beti ere, zergatik izan daitekeen esatera, baina irakurleari uzten diot galdera, erantzun posibleen aukeran saiatzeko eskatuz.

Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak; lantokietan prestakuntza aldiak euskaraz egitea; euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak; itzulpen praktikak egiteko bekak; toki telebistak; informazio eta komunikazio teknologia bidezko edukiak hedatzeko proiektuak eta euskaraz emititzen duten irratiak izango dira laguntzagai.

         Denetarako iritzirik faltako ez den jakinean, gutxiegi dela, gehiegi dela, euskaraz egunon esateagatik kobratu egin behar ote dugun, euskaraz hitz bat esaten uzteagatik ordaindu egin behar ote dugun... denak entzungo dira. Poztekoa da, ordea, gure erakundeak euskara bultzatu eta diruz laguntzeko borondatea eta aukera izatea. Pozteko behar lukeen bezala diru laguntza guztiekiko ikuspegi kritiko minimo bat duen gizartea ere izatea. Kritikoa idatzi dudanean kontrakoa idatzi behar nuela dioena ezgaitua deklaratzen dut asunto honetan, eta beste askotan, iritzi zuhur eta baliozko bat emateko.

         Deialdia dela eta partaidetza prozesua iragarri du Aldundiak. Aukera baliatu behar luke gizarte gipuzkoarrak post-it bana, edo hamarna, eskuetan duen eta, erremediorik gabe, diru gehiago behar duela dioen herritar multzo baten bileraz gaindiko zerbait ezberdina osatzeko. Beti eta guztia ez ote den ondo gastatu galdera entzundakoan haserretuko ez den eragileak identifikatzeko bederen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario